XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EDITH STEINEN TESTAMENTUA

Espirituzko testamentu bat dirudien testamentu labur honek adiera berezia du, egiten duen pertsona nahiz egina izan zen garaia direla tarteko, Auschwitz-eko (+ 1943-VIII-9) kontzentrazio-eremuan, XX. mendeko izugarrikeriarik handiena eta bigarren mundu-gerra hasi aurretik, hil baino hiru urte lehenago egina izan baitzen.

Edith Steinek, filosofoa eta santa izanik, aparteko argitasunez ikusi zituen nazismoak ibilbidean jarritako abiaburuek ekarriko zituzten emaitzak edo ondorioak.

Aita Santuari ere idatzi zion nazismoak zekarren arrisku handiaz eta basakeriaz oharraraziz.

Testamentu hau dagokion garaian egokiro kokatzeko, 19381939. urtetan zehar Alemanian jasotako gertakari sozio-politiko nagusiak gogoratuko ditugu:

1938ko martxoak 13: Alemaniako armadak Austria menpe hartu ondoren, Hitler-ek Austria Alemaniako erresumari erantsi zion.

1938ko urriak 1: Alemaniako armadak Txekoslovakiako Sudeten aldea hartu zuen menpe.

1938ko azaroak 9-10: kristal hautsien gaua: naziek juduen aurka eginiko egintza basatiak: judeguen enpresa, sinagoga, hilerri eta abar erraustea...